Bilaketa

Pribatutasun-politika

Arduraduna

Gobernu Irekiaren zuzendaritza – Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza (aurrerantzean, Argazki Irekia). Helbidea: Nafarroa kalea, 2, 01007 Gasteiz. Helbide elektronikoa: irekia@euskadi.eus

Helbide elektroniko honen bidez, harremanetan jar zaitezke datuak babesteko gure ordezkariarekin: dpd-dbo@euskadi.eus

Zer datu pertsonal tratatzen ditu Argazki Irekiak?

Hauek dira zuk emandako baimenarekin Argazki Irekiak eskuratzen dituen datu pertsonalak:

  • Izen-abizenak edo ezizena.
  • Helbide elektronikoa

Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?

Argazki Irekia-k zure datu pertsonalen tratamenduak automatikoki egiten ditu biltegi irekiko administrazioa eta kudeaketaren helburu generikoarekiko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordetzeko epeak: Argazki Irekia-k datu pertsonalak mantenduko ditu erabiltzaileak bere baimena eman duen unetik, eskaera, baja edo bere baimena Argazki Irekia-ko datuen tratamendurako erretira dezan egin arte.

Baimenari uko egiteko aukera: erabiltzaileak baimena edonoiz erretiratzeko eskubidea du, hark bere erretiraren aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari eragin gabe.

Zer beste hartzaileri emango zaizkio zure datuak?

Argazki Irekia biltegi ireki bezala, argazkia igo duen egilearen datuak argitaratuko ditu.

Ez da aurreikusten datuak nazioartera transferitzerik.

Zer eskubide dituzte herritarrek? Nola gauza ditzakete?

Erabiltzaileek gauzatu ditzakete arlo honetan dituzten eskubideak Gobernu Irekia zuzendaritzaren posta-helbidera edo lege-ohar honen goiburuan adierazitako edozein helbide elektronikotara idatzita. Kasu horietan, nortasun agiriaren edo nortasuna egiaztatzeko antzeko beste agiri baten fotokopia erantsi behar da, eskubide hauek gauzatu nahi direla eskatzeko:.

  • Norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea: zure datuak tratatzen ari den galde diezaiokezu Argazki Irekiari.
  • Eskubidea duzu datuak ezabatzeko eta zuzentzeko (akatsik badute).
  • Eskubidea daukazu datuen tratamendua mugatzea eskatzeko; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gordeko ditu datuak soilik Argazki Irekiak.
  • Eskubidea duzu ez baimentzeko zure datuen tratamendua: Argazki Irekiak ez du jarraituko zure datuak tratatzen, zuk hala eskatuz gero, salbu eta tratatzen jarraitu behar badira arrazoi legitimo premiazkoengatik edo erreklamazioak egitegatik edo defendatzeagatik.
  • Eskubidea duzu zure datuak eramateko.

Aipatutako eskubideei buruzko ereduak, inprimakiak eta informazio gehiago:Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren orrialde ofiziala

Nola erreklamatu Kontrol-agintaritzaren aurrean: norbaitek uste badu Argazki Irekia ez dela ari behar bezala tratatzen hari utzitako datuak, hau da, arazoren bat dagoela horri dagokionez, Gobernu Irekiaren zuzendaritzan aurkez ditzake erreklamazioak, edo Eusko Jaurlaritzaren datuak babesteko ordezkariari edo, zuzenean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.