Bilaketa

ERABILERA BALDINTZAK

Honako erabilera baldintza hauek Argazki Irekia ataria sarbidea eta erabilpena arautzen dute, tartean bai Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekia zuzendaritzak bai erabiltzaileek bai hirugarrenek eskura jarritako eduki eta zerbitzuak.

ZERBITZUAREN HELBURUA.

Argazki Irekia ataria Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekia zuzendaritzak sortu eta garatutako argazki biltegi aske eta doakoa da.

Argazki Irekia ataria banku publikoak erakundak komunikabideetan erabilitako kudeaketa bereziko korporazio-irudiak baliatzen ditu batez ere. Hori dela eta, gordailuko katalogazio-baldintzak orokorrak dira, eta erreportajeei egiten diete erreferentzia; horrenbestez, ez daude katalogatuta haietako bakoitzean. Katalogazio modu jakin hau jatorriz barne-erabilerarako bakarrik da, eta litekeena da erabiltzaileak bat ez etortzea argazki jakin batzuetan erabilitako katalogazio-baldintza guzti-guztiekin. Era berean, katalogazio geografikoari dagokionez, argazkiak ordena honen arabera antolatuko dira hierarkikoki: Lurraldea > eskualdea > udala > udalerria.

BALDINTZAK.

Argazki Irekia atariak honako baldintza hauek bete beharko ditu. Baldintzok aldian-aldian eguneratuko dira; hori bai, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekia zuzendaritzak erabilera baldintzen aldaketaren berri emango du. Erabiltzeak baldintzak ez onartzea erabakitzen badu, ez du Argazki Irekia atarira sartu beharko, eta ez ditu Argazki Irekia atarian eskuragarri jartzen diren edukiak edota zerbitzuak erabili, ikusi edo deskargatuko. Ezta ere, bere kasuan, argazkiak igo eta partekatzeko erregistratzea.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekia zuzendaritzak Argazki Irekia atariko zerbitzu edota edukiak bere kabuz hobetu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du. Hori egiteko irizpideak askotarikoak izan daitezke.

Ataria behar bezala erabiltzeko betebeharra.

Erabiltzaileak ataria behar bezala erabiltzeko eta zilegi ez diren, fede onaren aurka doazen edo legez kanpokoak diren jardueretarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Honako aukerok aipatzen ditugu adierazgarri gisa eta ez zerrenda zehatza egiteko asmoz: arduradunaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragitea eta birus informatikoak edo kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikoak sartu edo hedatzea, tartean hirugarrenen edukiak edo irudiak hedatu, biltegiratu, eskuragarri jarri, jaso, lortu edo erabiltzeagatik ohorearen, norbanakoaren edo familien intimitatearen aurkako eragindako kalteak, jabetza eskubideen aurkakoak edota beste edozein eskubideren aurkakoak; edukiak hedatu, biltegiratu, eskuragarri jarri, jaso, lortu edo erabiltzeagatik bidegabeko lehiako edo publizitate ez-zilegiko jarduerak egitea; edukien egiazkotasun, zehaztasun exhaustibotasun, egokitasun edota gaurkotasunik eza; kasu horietan guztietan, erabiltzaileak kaltegabe uzten du Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekia zuzendaritza edozein erreklamazio judizial edo ez-judizialaren aurrean.

Erabiltzailea da arduradun bakarra Argazki Irekia atarian zehar eskura jar ditzakeen eduki edo datuagatik, naiz eta atariak, informazioa argitaratzeko ezarritako helburuak ditzala onespen sistema bat izan.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Argazki Irekia biltegia Creative Commons lizentziaren pean dago, atariaren orri nagusian jasotzen den bezala. Edukiren batek jabetza intelektualaren gaineko eskubideekin lotutako berezitasunen bat izanez gero, era argian eta espresuki adieraziko da zer lizentzia aplikatu behar den edo, hala bada, eskubide guztiak babestuta dauden.

Egileak, baldintza hauek onartzean, modu ez esklusiboan lagatzen ditu orotariko formatuetarako, inolako denbora-mugarik gabe eta mundu guztiarentzat argazkiaren beharrezko ustiapen-eskubideak, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekia zuzendaritzak Argazki Irekia atarian argitara eta eskuragarri jar dezan, atariak duen Creative Commons lizentziaren arabera.

Egon litezkeen jabetza industrialeko eskubideei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak dira edo beraren jabe legitimoenak, eta, hortaz, haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira.

Webgune honetan eskaintzen den informazioaren erabilerak urratzen baldin badu erabilerara baldintza hauetan ezarritakoa, edo kalte egiten badie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei, Administrazio horri legez dagozkion ekintzak abiatuko dira, eta, hala dagokionean, ekintza horietatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak sortuko dira.

INTIMITATEA ETA PRIBATUTASUNA

Gobernu Irekiko zuzendaritzak araudia betetzea bermatzen du izaera pertsonaleko datu-babes kontuetan, eta horretarako, Pribatutasun politika garatu du. Hor, zure datu pertsonalen tratamendurako baimena eskatzen da, eta aldi berean, helburuaren eta datu tipologiaren gainean informazioa eskeitzen da. Horrekin batera, zuri dagozkizun eskubideak, eta baita ere Gobernu Irekiko zuzendaritzaren, edota Datu-Babes-Ordezkariaren kontaktu informazioa argitaratzen dira.

Erantzukizun proaktiboaren premisaren, diseinuan eta lehenetsi pribatutasunaren eta Datu-Babeseko Araudi Orokorrean jasotako gainerako azpian, Argazki Irekia atariak eman ditu segurtasun-maila egokia bermatzeko neurri tekniko eta antolatzaile egokiak. Hala ere, pertsona erabiltzaileak Interneteko segurtasun-neurriak menderaezinak ez direla kontzientea izan behar du

Halaber, erabiltzaileak datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahalko ditu, baita bere ohore, irudi eta intimitate pertsonalaren eta familiarenaren arabera dagozkion beste eskubideak ere, helbide honetan: Nafarroa kalea 2, 01007 VitoriaGasteiz

COOKIEAK ETA ESTEKAK

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Irekia zuzendaritzak erabiltzaileei jakinarazten die Argazki Irekia atariak Google Analytics erabiltzen duela, Delawareko Google, Inc. konpainiak emandako web-orrien analisi-zerbitzua, alegia. Konpainiaren bulego nagusia helbide honetan dago: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak (“Google”). Google Analytics-ek “cookieak” erabiltzen ditu. Zure ordenagailuan kokatutako testu-fitxategiak dira eta Argazki Irekia atariari laguntzen die erabiltzaileek atari horren zer erabilera egiten duten aztertzeko. Cookieak web-gunean egiten duzun erabilerari buruz sortzen duten informazioa (baita IP helbidea ere), zuzenean transmititu eta artxibatuko du Googlek Estatu Batuetako zerbitzarietan. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori zuk gure Argazki Irekia atariari zer erabilera ematen diozun jakiteko, gunearen jarduerari buruzko txostenak bilduz eta gunearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emanez. Googlek informazio hori hirugarrenei helarazi ahal izango die legediak hala eskatzen badu, edo hirugarrenek informazioa prozesatzen badute Googleren kontura. Erabiltzaileak bere adostasun eza erakutsi dezake datuen edo informazioaren tratamendurako. Horretarako, bere nabigatzailean konfigurazio egokia hautatu beharko du cookien erabilera ez onartzeko. Argazki Irekia ataria erabiltzerakoan, adostasuna ematen duzu Googlek zuri buruz duen informazioa erabiltzea, goian aurreikusitako moduan eta zehaztutako helburuetarako.

Atariak estekak eskain ditzake bere kontrolpean ez dauden kanpo-orrialdeekin; horiei dagokienez, Komunikazio zuzendaritzak ez du inolako erantzukizun hartzen, eta, beraz, web atari honen erabiltzaileak esteka horien erabilera baldintza espezifikoen arabera jokatu beharko du.