Bilaketa

Lege-testua

Argazki doako argazki-biltegi libre bat da. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzak eratu eta sortu du, eta erabiltzaileei argazkiak cc-by lizentzia-ren arabera libreki erabiltzeko aukera ematen die, baita argitaratu nahi dituzten argazkiak igotzeko ere.

Biltegia erabilgarria, onuragarria eta begirunetsua izateko, Argazkiren arduradunek aldez aurretik egiaztatuko dituzte igoko diren argazkiak, biltegiaren erabilera-baldintzak ez betetzea ekiditeko eta gai desegokiak, bidegabeak edo fede onaren eta legearen kontrakoak jaso ez daitezen, aipamen gisa baina ez xeheki:

  • Ez dira argitaratuko pertsonen irudiak dituzten argazkiak (pertsona horiek adinez nagusiak nahiz adingabeak izan).
  • Ez dira argitaratuko ohorerako eskubidea, norbere intimitaterako edo familiaren intimitaterako eskubidea, pribatutasunerako eskubidea edo datu pertsonalen babesa urratzen dituzten argazkiak.
  • Ez da argitaratuko legez kanpokoa, arrazista, lizuna, pornografikoa, gehiegikeriazkoa, norbaiten izen ona zikintzen duena, gezurrezkoa, iruzurrezkoa edo moralaren edo nolanahi ordena publikoaren kontrakoa argazkirik.

Pertsona baten argazkiren bat edo biltegiaren baldintzen kontrako materiala argitaratu bada, interesduna Argazkiren arduradunekin harremanetan jar daiteke, argazkia lehenbailehen kentzeko.

Irakurri adi Argazkiren erabilera-baldintzak

Logo gv