Bilaketa

Zer da Argazki?

Eusko Jaurlaritzaren argazkien artxiboa askatzeko eta herritarren eskuetan jartzeko xedez sortu da Argazki. Hala ere, denon artean eraikiko dugu Argazki, zuk zeuk ere parte hartu dezakezu. Irekiaren, Interneteko Gobernu Irekia eta Komunikazio Zuzendaritzaren, ekimena dugu honako hau, eta bat dator Gobernuaren ekimen guztian zeharka hedatu diren Open Government-en oinarriekin: gardentasuna, partaidetza eta lankidetza. Denon artean, herritarrak eta gobernua, Euskadiren irudiak hedatu nahi ditugu sarean.

Orain arte publikorentzat eskura ezinak ziren milaka irudi denon eskura jarriko dira CCby lizentziapean, honi esker aske erabili daitezke, beti ere, iturria eta argazkiaren egilea aipatuz gero (argazkiaren datuen ondoan agertzen da informazio hau). Artxiboa askea izango da, eta batez ere, handitzeko aukera izango du herritarrek eurek jarriko baitituzte argazkiak.

Euskadin berriki gertatutako historiaren gaineko argazki memoria era askean arakatzeko erreferentzia gune bihurtzeko xedez sortu da Argazki. Azken hamarkadan hartutako era guztietako 10.000 irudi baino gehiagoz ekingo dio artxiboak bere ibilbideari.

2009az geroztik irudiak eskegi dituen webgune honek Lehendakariaren, gobernuaren eta administrazioaren jarduna ere jasoko du, ordutik hona gehitu zaizkio kudeaketa publikoari open goverment-en oinarriak, hala nola, datu publikoen askapena eta bere berrerabilpena. Goi-karguek ere kolaboratu dute, bere irudiaren erabilera lagatzea baimendu dutelarik eusgarri digital zein bitartekari tradizionalen bidez hedatuak, berrerabiliak eta partekatuak izan daitezen. Aurreko urteen gaineko argazki kontakizuna osatuz joango da pertsona inplikatuen baimenak lortu ahala, Datu Babeserako Agentzien aholkuak betez.

Nola hartu dezaket parte?

Work in progress delako bat da Argazki, herritarra da protagonista nagusia. Askatasunez irudi bankua erabiltzeaz gain - CCBy lizentzian ezarritakoa jarraitzea eta iturria aipatzea besterik ez dago- erabiltzaileek halaber, minutu gutxiren buruan, bere argazkiak igo ditzakete partekatzeko xedez, eta horrela, bere lanen hedapen handiena lortu formatu irekietan.

Irekiako lan-taldeak egiaztatu egingo du irudiok ez dituztela irudi eskubideak urratzen – ezingo dira ezagutu daitezkeen pertsonak agertu- eta, halaber, eskatutako estandar tekniko eta etiko guztiak betetzen dituztela ere bermatuko du, bortizkeriaren apologia egiten dituztenak edota konnotazio sexistak, xenofoboak edo antzekoak ekidinez. Honi dagozkion xehetasun guztiak eskuragarri dituzu gure erabilera baldintzetan.

Honez gain, herritarrek datu-basea aberasten lagundu dezakete milaka argazkien artean murgilduz eta taggeatzen lagunduz, ondoren datozenen bilaketak erraztuko dituztelarik. Tag-ak proposatu ditzakete, Eusko Jaurlaritzaren argazki artxiboak euskal memoria kolektiboaren topagune gisa ahalmen osoa hedatu dezan ahalbidetuz.

Zure txanda da! Nabigatu, murgildu, jaitsi, berrerabili, kolaboratu eta parte hartzeko txanda! Gozatu ezazu Argazki, denona dugulako!!